Hasiera

Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua Baiona-ko Aviron Bayonnais kirol elkartearen laguntzarekin. DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTAREN XXII.edizioa datorren 2024-ko apirilak 13-an, larunbata, ospatuko da. Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, Donostiako klasikoan hainbeste duelo bizi izan diren Jaizkibel-go mendatea bere bi isuarialdetatik igotzeko parada izango duzularik. Giro paregabean zikloturismo egun handi batez gozatzeko aukera paregabea. Animatzen al zara? Egin Donostia – Baiona – Donostia 2024, egin bat gure Historiarekin!

Ibilbidea

1 Ibilbidea – 123 km – 2000 mt desnibel positiboa

Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz eta Col de St. Ignace, Askain, Urrugne, Behobia, Hendaia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogor eta ikusgarritzat” jotzen dutena.”.

gps track

2 Ibilbidea – 82 km – 1800 mt desnibel positiboa

Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz, Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.

gps track

Zerbitzuak

DBD 2024-ko parte-hartzaileentzat honako zerbitzu hauek aurreikusi ditu antolakuntzak:

Helmuga antolakuntza 1500 metro karratu, aire zabalean eta 1350 metro karratu estalpean (Manteo Kiroldegia)

Txirrindak gordetzeko kontsigna

Aldagelak eta dutxak

Laguntza medikoa, 3 anbulantzia

Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu

Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua

Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan

Ibilbide seinaleztatuak

Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)

Sari ezberdinen zozketa

Sari banaketa eta omenaldiak

Izen-emateak

TARIFA 1

2023-ko Abenduak 1-etik –2024-ko urtarrilak 7-ra (gehienez 500 plaza): 40 €

TARIFA 2

2024-ko urtarrilak 8-tik – 2024-ko otsailak 29-ra (gehienez 800 plaza): 45 €

TARIFA 3

22024-ko martxoak 1-etik – 2024-ko apirilak 2-ra (gehienez 500 plaza): 55 €

EZ FEDERATUEK 7 €-tako kuota gehigarria ordaindu beharko dute istripu aseguru gisa.

IZEN-EMATE HASIERA – ABENDUAK 17

DORTSAL JASOTZEA:
Dortsalak Manteo Kiroldegian jasoko dira, apirila-ren 12-an 9:00-etatik 21:00-etara eta probaren egunean bertan 6: 45-etatik 7: 45-etara leku berean. Ezinbestekoa izango da titularraren NAN-a aurkeztea.

MAILLOT-a OPARI:
Izen-ematearekin batera martxaren oroigarria izango den GOBIK etxeko kalitate altuko maillot-a emango dugu.

Izen-emateko sarbidea
rockthesport.com
Izen-ematea egiaztatu
rockthesport.com

Babesleak

Laguntzaileak

Bera Bera

Travesía Rodil 8 - 20013 Donostia
943 291 292
dbd@berabera.com
CIF: G20144630
Inscrito en el registro de asociaciones del País Vasco Nº 708