2012-ko Ekainak 3-an “Donostia-Baiona-Donostia 2012” nazioarteko martxa zikloturistaren 11.edizioa ospatuko da, Donostiako Bera Bera RT eta Baionako Aviron Bayonnais kirol elkarteen artean. Euro-Hiria delako ingurunean, martxak ibilbide paregabea du, barnekaldeko kolore berdea eta kostaldeko edertasuna nahasten dituelarik. Kirol hau maite duten guztien eskura dagoen benetako zikloturismoa sustatzea delarik gure helburu nagusia.
Aurtengo edizioan ohiko ibilbideak mantentzen dira, (luzea 130 km eta motza 90 km) eta baita martxa eguneko izen emateak eta dortsalen banaketa egiteko lekua ere, MANTEO KIROLDEGIAN ain zuzen. Nafarroa hiribidetik 100 metrotara, parte hartzaileentzat dohaineko parking-a (plaza mugatuak) eta dutxak dituelarik eta martxa bukatzerakoan amaierako festa estalpean burutu ahal izango dugularik. Bi ibildideen irteera eta helmuga puntua, dortsalen banaketa eta “jai amanera” leku berean izango dira, Manteo kiroldegia.
Aurtengo edizioan, Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoaren gomendioak jarraituz, eta pelotoi jendetsuak ekiditeko helburuarekin, tartekatutako 3 irteera ezarri dira, ordutegi ezberdinekin, 7:50, 8:00 eta 8:10. Bestalde nahi duenak izen ematea burutu bezain pronto bere kabuz irtetzeko aukera izango du ere.
Antolakuntzak gogora arazi nahi die partaide guztiei, martxa zikloturista bat dela, ez lasterketa bat, eta beraz, zirkulazio arauak betetzea derrigorrezkoa dela. Antolakuntza ez da zikloturistek burututako arau hausteen erantzule izango. Guztion laguntza berezia eskatu nahi dugu martxa zikloturista hauek antolatu eta bertan gozatu ahal izateko.
1.Ibilbideak irteera goizeko 8:15tan eta 130 km-ko luzera du. Irten eta segituan Jaizkibel gogorra igotzen da Lezo-tik, ondoren iparraldeko “la corniche” kostaldeko paisai dotoreak igarotzen ditu Hendaiatik Sokoaraino, Ibardin-eko mendatea igaroaz, Bera-raino jeitsiz, Lizuniaga mendatea igotzeko, bertan lehen anoa-puntua kokatuko delarik. Bertatik Sara-ra jeitsiko dira eta St.Ignace-ko mendatetik itzuli, Askain, Urrugne, Behobia, Hendaia, Irán-go Ficoba-n bigarren anoa-puntua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz, oraingoan guadalupetik, Lezo-ra jeitsiz eta Pasaia-tik, Mirakruz-eko gaina zeharkatuz Donostiako Nafarroa Hiribidera iritsiz helmuga zeharkatzeko. Jaizkibel-go bi aldeak igotzea, Ibardin, Lizuniaga eta St.Ignace-mendateak igotzea eta 1.ibilbideko maldatxo ugariak zeharkatzeak, nahiko argumentu dira ibilbide hau gogor zein ikusgarria dela esateko.
2.ibilbidea. Honek ere irteera goizeko 8:15tan izango du, 90 km-ko ibilbidearekin. Hemen ere hasieratik Jaizkibel igoko da Lezo-tik, ondoren iparraldeko “la corniche” kostaldearen paisai dotoreak igarotzen ditu Hendaiatik Sokoaraino, eta zuzenean itzultzen da Urrugne-tik Behobiara, Hendaia, Irun-go Ficobaraino, bertan anoa-puntua egongo delarik, Hondarribi eta berriro ere Jaizkibel, oraingoan Guadalupe aldetik, handik Lezo-ra eta Pasaia-tik Mirakruz-eko gaina zeharkatuz Donostiako Nafarroa Hiribidera iritsiz helmuga zeharkatzeko. Ibilbide motza baina gogorra beraz, Jaizkibel-era egiten diren bi igoerak eta igarotzen diren maldatxo ugariek benetako 90 km direla ziurtatzen dutenak.
Bi ibilbideek kilometro asko dituzte amankomunean, hau dela eta, nahiz eta erritmo eta kilometrajean ezberdintasunak egon, bi ibilbideetako partaideek “taldetxoak”, kilometroak eta ordutegia partekatu ahal izango dute.
Helmugan, Manteo Kiroldegian, martxaren festa amaiera ospatuko dugu partaide guztiei oroigarri bat emango zaielarik, zenbait zikloturistei sari eta errekonozimendu bat ere emango zaie eta guztiek ohikoa den “txoiso pintxoa” dastatuko dugu indarberritzeko.
Joan den urtean, antolakuntzak omenaldi xumea egin zion Igor Astarloa txirrindulari profesional ohia eta munduko txapeldunari, Manteo kiroldegira hurbildu zen guztiekin txirrindulari giroa zuen goiz atsegin batetaz gozatzeko.

Argazkian Igor Astarloa ikus dezakegu Bera Bera-ko kide eta martxako koordinatzailea den Josean Diez Mintegui-rekin. Igor Astarloa-ri bere agerpena eta adeitasuna eskertu zein bere bizitza berrian zorterik onena opa nahi diogu bihotz-bihotzez.
Manteo kiroldegian jarritako karpen artean Etiopia Utopia Fundazioaren nabarmendu nahi dugu, Imanol Apalategi honen buru zelarik, Etiopian behar izugarriak duten jendeari laguntzeko egiten duten lan eta gizarte ekimen izugarria jakitera emanez.
GIANT txirrindaren zozketan, zortea Victor Los Arcos Astigarraga-entzat izan zen, 235.dortsala, Lizarrako Club Ciclista Azkarra txirrindulari elkarteko partaidea. Argazkian, txirrinda jasotzen duen unea ikus dezakegu.

Espero dugu 2012 urteko edizio berri hontan aurreko urteetako arrakasta errepikatzea eta guztiok zikloturimoko egun zoragarri batez gozatu ahal izango dugula.
2012-ko Ekainak 3-an Donostian espero zaituztegu!