ARAUDIA
1.- “2012.urteko Donostia-Baiona-Donostia” martxa zikloturista bat da, ez da lasterketa bat, ez bait ditu denborak hartzen ezta sailkapenak ematen. Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatzen du martxa, Baionako Aviron Bayonnais elkartearen laguntzarekin.
2.- Partaideek bide-segurtasun legea errespetatu eta N.A.N-a edo lizentzia eraman beharko dituzte. Gogora arazten da, ez dela garraiorik gabeko lasterketa bat martxa zikloturista bat baizik, eta errepidearen eskubiko aldetik joan beharra dagoela, biribilguneak eta trafiko seinaleak errespetatuz eta martxa antolatzaileen azalpenak jarraituz. Garraioa oztopatu eta arriskua handitu dezaketen talde handiak ekiditzea ere gomendatzen da.
3. - Antolaketa ez da erantzule martxan zehar, partaideen zuhurgabetasunaren erruz, suertatu daitezkeen istripuez. Ardura partaide bakoitzarena da eta izen-ematea burutzeak antolaketa zuhurgabetasun horien erruz suertatzen diren erantzunkizunetik salbu uzten du.
4.- Martxak 130 km ditu 1.ibilbidean eta 90 km 2.ibilbidean. Bi ibilbideak modu egokian seinaleztatuko dira eta kilometro ugari dituzte amankomunean.
5.- Martxa zikloturistaren irteera Donostiako Nafarroa Hiribidean, Manteo Udal Kiroldegiaren parean, emango da 2012-ko Ekaina-k 3-an, tartekatutako 3 irteeratan, goizeko 7:50, 8:00 eta 8:10, bai 1.Ibilbidea burutu nahi dutenentzat, eta bai 2.Ibilbidea egin nahi dutenentzat ere. Hala ere, nahi dutenek, izen-ematea burutu duten bezain laster, talde txikietan ateratzeko aukera ere izango dute. Kontrol itxiera 14:15-tan izango da. Zikloturistek Manteo Udal Kiroldegia erabili ahal izango dute goizeko 7´15-etatik 15:15 arte, kontsigna gisa eta dutxatu ahal izateko. Kiroldegiaren kokapena.
6.- Federatuek 15 Eurotako prezioa ordainduko dute izen-ematea eta bankuko diru sarrera Maiatzak 31-a baino lehenago egiten dutenentzat eta 20 Eurotakoa data horretatik aurrera, eta martxaren egunerarte, izena ematen dutenentzat. Ez federatuek 9 eurotako gehigarri bat ordaindu beharko dute aseguru gisa.
7.- Lasterketak zenbait anoa-puntu aurre erabaki ditu edari eta jakiekin, Lizuniaga mendatearen igoeran (1.Ibilbidearentzat), eta Ficoba- Santiagoko zubian (bi ibilbideentzat), eta azkenik helmugan, Manteo Udal Kiroldegian.
8.- Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea.
9.- Antolaketak martxarekin zerikusia duen edozer gauza aldatzeko aukera izango du, egoerak hala eskatzen badu.
10.- Izen-ematea baieztatu ondoren ez dira onartuko diru itzulketa eskaerak.
11.- Martxan izen ematea gauzatzeak araudi honen atal ezberdinen onarpena eta betetzea suposatzen du.