Izen emate orria

Federatua

Sexo

Ibilbidea

2€ Dravet gaixotasunaren ikerketarako

Martxan izen ematea gauzatzeak araudiaren onarpena eta betetzea suposatzen du. Araudia ikusi

Araudia

  1. Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa. 18 urtetik gorako emakume zein gizonezkoek izena eman dezakete.
  2. Partaideek bide-segurtasun legea errespetatu eta N.A.N-a edo lizentzia eraman beharko dituzte. Gogora arazten da, ez dela garraiorik gabeko lasterketa bat martxa zikloturista bat baizik, eta errepidearen eskubiko aldetik joan beharra dagoela, biribilguneak eta trafiko seinaleak errespetatuz eta martxa antolatzaileen azalpenak jarraituz. Garraioa oztopatu eta arriskua handitu dezaketen talde handiak ekiditzea ere gomendatzen da.
  3. Antolakuntza ez da erantzule martxan zehar, partaideen zuhurgabetasunaren erruz, suertatu daitezkeen istripuez. Ardura partaide bakoitzarena da eta izen-ematea burutzeak antolaketa zuhurgabetasun horien erruz suertatzen diren erantzunkizunetik salbu uzten du.
  4. Martxak 130 km dituen ibilbide seinaliztatu bat du. Aukera ematen da bide berdinetik doan eta 90 km dituen ibilbide motzago bat egiteko.
  5. Martxa zikloturistaren irteera Donostiako Nafarroa Hiribidean, Manteo Udal Kiroldegiaren parean, emango da 2018-ko apirilaren 15-an, goizeko 8:00-tan. Kontrol itxiera 14:15-tan izango da. Zikloturistek Manteo Udal Kiroldegia erabili ahal izango dute goizeko 7´15-etatik 15:15 arte, kontsigna gisa eta dutxatu ahal izateko.
  6. Lasterketako antolakuntzak ibilbidean zehar eta helmugan zenbait hornidura puntu aurre erabaki ditu edari eta jakiekin. Gainontzeko parte hartzaileak errespeta itzazu, helmugara edo hurrengo hornidura puntura iritsi arte behar duzuna soilik har ezazu.
  7. Ingurumenean kalteak ekiditzearren antolatzaileak edukiontziak kokatuko ditu hornidura puntuetan ontzi, bilgarriak edo jakiak bota ahal izateko. Mesedez, martxan ez ezazue ezer errepidera bota, ingurumena errespeta dezagun!!
  8. Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea.
  9. Antolakuntzak martxarekin zerikusia duen edozer gauza aldatzeko aukera izango du, egoerak hala eskatzen badu.
  10. Izen-ematea baieztatu ondoren ez dira onartuko diru itzulketa eskaerak.
  11. Antolakuntzak bi ibilbideak seinaleztatuko ditu.
  12. Martxan izen ematea gauzatzeak araudi honen atal ezberdinen onarpena eta betetzea suposatzen du.

Zerbitzuak

Antolakuntzak parte hartzaileen eskura honako zerbitzuak jartzen ditu DBD 2018 martxa zikloturistan:

  • Helmuga antolakuntza: estalitako 1350 metro karratu
  • Txirrindak gordetzeko kontsigna
  • Aldagelak eta dutxak
  • Laguntza medikoa, 2 anbulantzia
  • Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu
  • Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua
  • Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan
  • Ibilbide seinaleztatuak
  • Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)
  • Sari banaketa eta zozketa

Laguntzaileak

Bera Bera

Travesía Rodil 8 - 20013 Donostia
943 291 292
dbd@berabera.com
CIF: G20144630
Inscrito en el registro de asociaciones del País Vasco Nº 708

Antolatzaileak

Babesleak