Hasiera

Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, 18 urte beteak dituzten emakume, gizon eta pertsona ez bitarrak parte hartu dezaketelarik. Sailkapenik gabeko ekitaldi bat da eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua.

DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTAREN XXIV. edizioa datorren 2026-ko apirilak 25-ean, larunbata, ospatuko da.

Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, Donostiako klasikoan hainbeste duelu bizi izan diren Jaizkibel-go mendatea bere bi isurialdetatik igotzeko aukera izango duzularik.

Giro paregabean zikloturismo egun handi batez gozatzeko aukera paregabea. Animatzen al zara?

Burutu ezazu Donostia – Baiona – Donostia 2026 mitikoa, eta egin bat gure Historiarekin!

2025 DBDko ZURE ARGAZIAK HEMEN

Ibilbidea

Ibilbidea – 121 km – 2005 mt desnibel positiboa

Zurriola etorbideko irteeraren ondoren Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da. Hondarribia, Irun eta Behobiatik igaroz Urrugnerako norabidean. Hemen ibilbide luzea Askainerantz doa eta zirkulu bat osatuz Ibarrun, Saint-Pée sur Nivelle, Sare eta Col de St. Ignace , Askainera itzultzeko. Ondoren, Urrugne, Behobia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribia eta berriro ere Jaizkibel, Manteo kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogorra eta ikusgarria“ dela diote.

gps track

Ibilbidea – 82 km – 1531 mt desnibel positiboa

Zurriola etorbideko irteeraren ondoren Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da. Hondarribia, Irun eta Behobiatik igaroz Urrugnerako norabidean. Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.

gps track

Zerbitzuak

DBD 2026-ko parte-hartzaileentzat honako zerbitzu hauek aurreikusi ditu antolakuntzak:

Helmuga antolakuntza 1500 metro karratu, aire zabalean eta 1350 metro karratu estalpean (Manteo Kiroldegia)

Txirrindak gordetzeko kontsigna une oroko zaintzarekin

Aldagelak eta dutxak

Laguntza medikoa, 3 anbulantzia

Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu

Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua

Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan

Ibilbide seinaleztatuak

Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)

Sari ezberdinen zozketa

Sari banaketa eta omenaldiak

Hemen aurkituko dituzu martxaren osteko Donostia Baiona Donostiaren ARGAZKI guztiak.

Izen-emateak

OHIKOAK

2025-ko urriak 20, 21 eta 22 (gehienez 400 plaza): 44 €

TARIFA 1

2025-ko urriak 23-etik –2025-ko azaroak 30-era (gehienez 400 plaza): 49 €

TARIFA 2

2025-ko abenduak 1-etik – 2026-eko urtarrilak 31-ra (gehienez 400 plaza): 55 €

TARIFA 3

2026-eko otsailak 1-etik – 2026-eko martxoak 31-ra (gehienez 400 plaza): 61 €

TARIFA 4

2026-eko apirilak 1-etik – 2026-eko apirilak 25-era (gehienez 400 plaza): 65 €

EZ FEDERATUEK 9 €-tako kuota gehigarria ordaindu beharko dute istripu aseguru gisa.

IZEN-EMATE HASIERA – 2025ko URRIAK 20

DORTSAL JASOTZEA:
Dortsalak Manteo Kiroldegian jasoko dira, apirilak 24-ean 9:00-etatik 21:00-etara eta probaren egunean bertan 7:00-etatik 7: 45-etara leku berean. Ezinbestekoa izango da titularraren NAN-a aurkeztea.

MAILLOT-a OPARIA:
Izen-emate kuotak GOBIK markako gama altuko probaren oroitzapenezko maillot baten oparia barne hartzen du.

Izen-emateko sarbidea

Babesleak

Laguntzaileak

Bera Bera

Travesía Rodil 8 - 20013 Donostia
943 291 292
dbd@berabera.com
CIF: G20144630
Inscrito en el registro de asociaciones del País Vasco Nº 708