Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua Baiona-ko Aviron Bayonnais kirol elkartearen laguntzarekin. DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTAREN XXII.edizioa datorren 2024-ko apirilak 13-an, larunbata, ospatuko da. Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, Donostiako klasikoan hainbeste duelo bizi izan diren Jaizkibel-go mendatea bere bi isuarialdetatik igotzeko parada izango duzularik. Giro paregabean zikloturismo egun handi batez gozatzeko aukera paregabea. Animatzen al zara? Egin Donostia – Baiona – Donostia 2024, egin bat gure Historiarekin!
Zurriola etorbideko irteeraren ondoren Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da. Hondarribia, Irun eta Behobiatik igaroz Urrugnerako norabidean. Hemen ibilbide luzea Askainerantz doa eta zirkulu bat osatuz Ibarrun, Saint-Pée sur Nivelle, Sare eta Col de St. Ignace , Askainera itzultzeko. Ondoren, Urrugne, Behobia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribia eta berriro ere Jaizkibel, Manteo kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogorra eta ikusgarria“ dela diote.
Zurriola etorbideko irteeraren ondoren Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da. Hondarribia, Irun eta Behobiatik igaroz Urrugnerako norabidean. Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.
DBD 2024-ko parte-hartzaileentzat honako zerbitzu hauek aurreikusi ditu antolakuntzak:
Helmuga antolakuntza 1500 metro karratu, aire zabalean eta 1350 metro karratu estalpean (Manteo Kiroldegia)
Txirrindak gordetzeko kontsigna
Aldagelak eta dutxak
Laguntza medikoa, 3 anbulantzia
Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu
Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua
Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan
Ibilbide seinaleztatuak
Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)
Sari ezberdinen zozketa
Sari banaketa eta omenaldiak
Hemen aurkituko dituzu martxaren osteko Donostia Baiona Donostiaren argazki guztiak.
TARIFA 1
2023-ko Abenduak 1-etik –2024-ko urtarrilak 7-ra (gehienez 500 plaza): 40 €
TARIFA 2
2024-ko urtarrilak 8-tik – 2024-ko otsailak 29-ra (gehienez 800 plaza): 45 €
TARIFA 3
22024-ko martxoak 1-etik – 2024-ko apirilak 12-ra (gehienez 500 plaza): 55 €
EZ FEDERATUEK 7 €-tako kuota gehigarria ordaindu beharko dute istripu aseguru gisa.
DORTSAL JASOTZEA:
Dortsalak Manteo Kiroldegian jasoko dira, apirila-ren 12-an 9:00-etatik 21:00-etara eta
probaren egunean bertan 6: 45-etatik 7: 45-etara leku berean. Ezinbestekoa izango da
titularraren NAN-a aurkeztea.
MAILLOT-a OPARI:
Izen-ematearekin batera martxaren oroigarria izango den GOBIK etxeko kalitate altuko maillot-a emango dugu.
Izen-emateko sarbidea
rockthesport.com
Izen-ematea egiaztatu
rockthesport.com